XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JULES - Egun on, Presidente maitea.
MOUTON - Egun on, Palotin maitea.
JULES - Ez bazaizu axola, nahiago dut zutik gelditu.
MOUTON - Noski axola zaidala. Nola nahi duzu hitz egitea bulegoan zehar etengabe zure bila ibili behar badut?
JULES - Nahi duzuna!
MOUTON - Berri eder bat ematera natorkizu: Barne Ministrariak atzo deitu ninduen eta Lan Eskeintza Iragarkien esklusiba guri ematea pentsatzen ari zela adierazi zidan.
JULES - Lan Eskeintza Iragarkiak. Hori... ez genuen espero!
MOUTON - Ez da hala? Hizketa horren ondoren Kontseilua bil erazi nuen. Gure lagun guztiak erabaki honen garrantzia azpimarratzean bat datoz: gastuak ttipiagotuz egunkaria hobetzea lor dezakegu.
JULES - Hogei orrialde aterako ditugu.
MOUTON - Kolorekiko argazkiak argitaratuko dituen lehen egunkaria izango da gurea.
JULES - Eta zer eskatzen du Ministrariak ordainetan?
MOUTON - Baina, adiskide! Ezer ez. Ezertxo ere ez! Guk mesedeak gure lanaren balioaren aitorpena direnean onartzen ditugu, eta kontzientziak erosi nahi dituztenean arbuiatu egiten ditugu. Ministraria gaztea da, sutsua, kementsua: bere kideak berotu nahi ditu, benetako gobernu modernoa egin. Eta
JULES
MOUTON - Txantxetan zen. Baina zera esan behar dizut, nere kideko batzuk
JULES - Nazioarteko tentsioaren lasaialdia kontutan hartu behar da. Périgordek arrazoi handiz ziostan arestian ez dela ezer ere gertatzen.
MOUTON - Noski! Noski! Badakizu beti zure alde irteten dudala.